Jonan Fernandezek ez du baztertu neurriak zorroztea bilakaerak okerrera egiten badu
Gizartea
2021, mar. 17 - 11:03
Hego Euskal Herrian 501 positibo berri atzeman dituzte azken 24 orduetan, 11.105 test diagnostiko egin ostean, eta positibotasun tasa %4,5koa da. Egoeraren aurrean, Jonan Fernandez LABIko Batzorde Teknikoko koordinatzaileak aitortu du, EAE "kurba epidemikoaren mugimendu berri baten aurrean" dagoela, eta "gorantz egin dezakela". Aurreratu duenez, "datozen egunetan bilakaera bereziki negatiboa izango balitz, ezingo da baztertu neurri murriztaile gehiago hartu behar izatea".