Joseba Atxutegi, Bizkaiko Medikuen Elkargoa: “Herritarrak deseroso sentitzen gara bizitzaren amaieraz hitz egiten”
Gizartea
Bizkaiko Medikuen Elkargoak Aurretiazko Borondateen Bulegoa jarri du martxan. Koman egotearen edo gaixotasun larri baten ondorioz, erabakirik hartzeko gaitasunik ez dagoen garaierako, jaso nahi den edo jaso nahi ez den tratamendua zehaztuta uztea da helburua.
Atxutegiren esanetan, ekimenaren xedea da pertsona bakoitzak idaztea zer egin nahi duen gorputzarekin ezin duenean erabakirik hartu. Izan ere, Atxutegik nabarmendu du zenbait kasutan herritarrak “deseroso” sentitzen direla bizitzaren amaieraz hitz egiten, eta erabaki batzuk hartzea gogorrak direla familiarentzat zein medikuarentzat: “Edozein momentutan ager daiteke horrelako egoera bat, eta dokumentu honen helburua da erraztasuna ematea familiari zein medikuari, baita norberaren autonomia pertsonala garatzea ere”.