Skip to main content

Joxe Mari Auzmendi Hezkuntza Bekaren bigarren deialdia zabalik dago

Gizartea

Udane Arbeo

2023, urr. 31 - 12:10
Bigarren deialdi honetan hobekuntza pedagogikoan eta ikerketan jarriko da arreta eta lanek eraldaketa pedagogikoan murgilduta dauden edo murgildu nahi duten ikastetxeei marko teoriko eta bide orri metodologikoa eskaintzea izango da helburua. Ikerketa eta emaitza garrantzitsuak izango dira beraz. Beka Euskal Herrian Hezkuntza-hobekuntzan dabiltzan ikerlariei, ikerketa-taldeei, pedagogoei, hezitzaile taldeei edota unibertsitateei zuzendua dago.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista