Juan Mari Aburto: "Euskara izan behar da guztiontzako zubi-hizkuntza"
Gizartea
2023, aza. 24 - 13:11
Berbagunearen X. Edizioa ospatu da San Mamesen, euskeraren erabilera sustatzeko eta normalizatzeko. Topaketan egoera guztietako euskaldunak, ikasleak eta euskarazaleak elkartu dira, mahai inguruetan gai desberdinak euskaraz jorratzeko. Egun osoan zehar 1.500 pertsonatik gora bildu dira ekitaldian Bizkaitarren futbol zelaiaren inguruan.
Juan Mari Aburtok ere bere agerraldia egin du topaketan eta “euskera guztiontzako zubi-hizkuntza izan behar dela” gogorarazi du.