Juanra Aranburu deportatuari oroimen ekitaldia egin diote, Ordizian
Gizartea
2023, ira. 25 - 16:09
Egiari Zor fundazioak antolatu du omenaldia 'Egia jakiteko garaia da!' lelopean. 21 urterekin iheslari bihurtu eta 1989an zendu zen Cabo Verden. Fundazioak Aranburu bezala deportazioa pairatu duten guztientzako aitortza eskatu die. Izan ere, 1984tik 1989ra bitartean 71 pertsona deportatu zituzten eta “linbo juridiko” batean izan zituzten. Oraindik, “5 deportatu” daudela aipatu dute lurralde desberdinetan zehar sakabanatuta.