Skip to main content

Justiziak gerarazi egin du Basurtuko Bihotzeko Kirurgia Zerbitzua Gurutzetara eramateko erabakia

Gizartea

2022, aza. 07 - 17:11

Basurtuko Ospitaleko Kirurgia Kardiakoko Zerbitzua ixtea eta bertako langileak Gurutzetako Ospitalera eramateko erabakia hartu zuen Osakidetzak. Gasteizko auzitegi batek prozesuaren kautelazko etetea erabaki du, Basurtuko zerbitzuko medikuek abiatutako auzibide baten harira.

Autoaren arabera, zerbitzua ixten badute, gero ezinezkoa izango da berriz martxan jartzea. Ebazpenak pazienteentzako "kalteak" ere kontuan hartzen ditu, Espainiako Kardiologo Elkartearen arabera, paziente gehiago hiltzen dira kirurgia kardiakoko zerbitzurik gabeko zentroetan.

Hamaika Telebista