Kaleko saltzaileei elkartasuna adierazi diete Bilboko Konpartsek
Gizartea
Ane Garitaonandia
2024, abu. 21 - 09:08
Bilboko Konpartsek elkarretaratzea egin dute Aste Nagusian kaleko saltzaileek udaltzaingoarengandik pairatzen ari diren jazarpena salatzeko. Konpartsakideek azaldu dutenez, ugariak dira kaleko saltzaileek udaltzainen partetik jasaten dituzten oldarraldiak; Aste Nagusian bertan, baita urte osoan ere. Udaltzainen “jarrera oldarkor eta bortitza” salatu dute, eta “onartezintzat” jo dute. “Jarrera hori erabaki politiko batek babestu du”, erantsi dute. Hala, errespetua eskatu dute kalean saltzen lanean ari direnentzat.