Kaleratzeak STOP elkarteak eremu tentsionatuak izendatzeko prozedura aldatzea eskatu du
Gizartea
Kaleratzeak STOP elkarteak 43 udalerri tentsionatu izendatzeko prozedura aldatzeko eskatu dio Denis Itxasori, Lakuako Gobernuko Etxebizitza sailburuari. Eskakizuna Euskal Autonomia Erkidegoan, aldez aurretik Etxebizitza Plan bat aurkeztu behar ez izateko egiten da, izendapenaren ondoren baizik, Nafarroan eta Katalunian ezarri den bezala. Elkartearen ustez beharrezkoa da adierazpenaren ondoren plana aurkezteko aukera ematea, egiteko zailtasuna, eskatzen duen denbora eta horretan diharduten enpresen eskasia direla eta. Era berean, adierazpenerako sarbide desberdina izatea arazo gehiago eragin ditzakeela alokairu-merkatuan, espekulazio-presio handiagoa ekar liezaiekeelako eremu horretako beste udalerriei. Nafarroan Maria Chiviteren Gobernua eta Begoña Alfaro kontseilaria izan dira aurrea hartu eta baldintzak betetzen dituzten udalerriak tentsionatutzat jo dituztenak, udalak eskatu arte itxaron gabe, EAEn ezarri den bezala.
Alokairu sozialaren aldeko aurrekontu-apustu serioa sendotzen hasiko den urtea izan behar duela dio Kaleratzeak Stop elkarteak, hauteskundeetan eta Itun Sozialean konpromisoa hartu zuten bezala. Halaber, aldi baterako alokairu-kontratuen iruzurrari amaiera ematen dion urtea, kontratu horiek egiteko frogatutako arrazoi bat eskatuz. Justifikaziorik gabe hutsik dauden etxebizitzetan kanona ezarri behar dela gaineratu dute, hauek bakarrik alokairura bideratzeko pizgarri neurriekin daudenenean.