Skip to main content

Auto lasterketak ekiditeko 32 kamera jarriko ditu Gasteizko Udalak Jundizeko industrialdean

Gizartea

2025, urt. 14 - 12:01

Bideozaintzarako eta matrikulak irakurtzeko kamerak izango direla iragarri du Udalak, legez kanpoko auto lasterketei aurre egiteko. Neurri hau aurreko urtean, bertan bi gazte hil zituen istripuak urtebete betetzen duenean ezarri da. 

Kamerak industrialdeko sarbide nagusietan jarriko direla adierazi du Beatriz Artolazabal alkateordeak, hauen helburua, legez kanpoko jarduerak egin nahi dituztenak konbentzitzea eta kontrol, prebentzio eta zigor tresna gisa erabiltzea dela, erantzuleak identifikatzea ahalbidetzen dutelako. Horrez gain, Artolazabalek azaldu du gailuek industrialdeko mugikortasunari buruzko informazio baliotsua emango dutela eta horrela, funtsezko eremu horretako trafikoaren plangintza eta kudeaketa hobetzen lagundu. Izan ere, Cesar Fernandez de Landa Segurtasun zinegotziak azpimarratu du, eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan egongo direla kamerak martxan, eta irudiak erregistratzeaz gain Poliziaren datu baseetara bidaliko dela informazioa. Herritarrei erantzukizunez jokatzeko deia egin zinegotziak, legez kanpoko topaketa horiek bide segurtasunerako arrisku larria direla gogoraraziz.

Hamaika Telebista