Skip to main content

Kanariar uharteetan da Mugak Zabalduz karabana, Europako migrazio politikak salatzea helburu

Gizartea

2021, uzt. 19 - 11:07
Europako migrazio politika salatzea helburu, eta migratzaileei elkartasuna adierazteko Kanaria uharteetan da larunbatetik Mugak Zabalduz karabana. 350 pertsona ari dira parte hartzen migratzaileen giza eskubideen urraketak salatzeko ekimenean. Zehazki, Euskal Herriko 100 pertsona inguru dira Kanariar uhartateetan, Europako hainbat herrialdeko beste 250 pertsonekin batera. Uharteetan uztailaren 24ra arte hamaika ekintza eta protesta egingo dituzte.
Hamaika Telebista