Skip to main content

'Kantu bat askatasunari', Gamazadako gertakariak oroitu dituzte Donostian

Gizartea

2023, abu. 28 - 06:08
Foruen aldeko mugimenduaren berri eman eta gertakariak gogoratu dituzte Donostian, Gamazadaren 130. urteurrenean. Orain arte, Donostiako altxamenduan hiru hildako egon zirela uste zen; hala ere, sei izan zirela ondorioztatu du Iñaki Egaña historialariaren ikerketak. 130 urtean lehen aldiz seien izenak ahoratu dituzte Bulebarrean egindako ekitaldian, eta hemendik aurrera, kioskoan plaka bat egongo da horiek gogoratzeko.
Hamaika Telebista