Kide baten etxe-kaleratzea salatu du AZET sindikatuak, Ekintza Sozialaren aurrean
Gizartea
2022, abe. 01 - 04:12
Bilboko Alde Zaharreko AZET Etxebizitza Sindikatuak elkarretaratzea egin du asteazkenean, iraganen ostiraleko gertakariak salatu eta erantzuleak seinalatzeko. Izan ere, azaroaren 25ean, 17:00ak aldera, Bilboko Udaltzaingoak hustea gauzatu zuen San Frantzisko kalean. AZETek jakinarazi duenez, hustea indarkeria erabiliz eta modu ilegalean burutu zuten.
Kaleratutako sindikatuko kidearentzako alternatiba exijitu dute Ekintza Sozialaren aurrean eta bi karguekin biltzea lortu dute, baina momentuz, ez dizkiote alternatibarik eskaini. Sindikatuaren arabera, Ekintza Sozialean ez daukate etxegabetze ilegala eta polizia-ekintzaren berririk.