Skip to main content

Milaka euskaltzale batu dira Azpeitian Gipuzkoako Ikastolen aldeko festan

Gizartea

2024, urr. 07 - 11:10

'Izpiz izpi ' lelopean milaka euskaltzale batu ditu Gipuzkoako Ikastolen aldeko jaiak. Hiru ardatz nagusitan oinarritu dute festa, horiek baitira lortu nahi dituzten helburuak: euskara, kulturartekotasuna-aniztasuna eta herrigintza. Lortutako etekin ekonomikoa balio horien inguruan herriko eragile guztiekin batera proiektu bateratu bat sustatzeko baliatuko dute.

Hasiera ekitaldian, Pirritx, Porrotx eta Marimotots omendu eta eskertu dituzte, ederki islatzen dituztelako hiru ardatz horiek. Han izan dira Lakuako Gobernuko, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Azpeitiko Udaleko ordezkariak. Nabarmendu dute euskarak erronka handiak dituela  eta hezkuntza komunitateak indarra egin behar duela haiei aurre egiteko.

Elgoibarko Ikastolari eman diote lekukoa, berak antolatuko baitu 2025eko Kilometroak.

Hamaika Telebista