Koldo Tellitu, Ikastolen Elkartea: “Ikastetxe bakoitzetik besterako fluxuak orekatua izan behar du”
Gizartea
Oihane Alonso
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxeen aurrematrikulazio prozesuak Ikastolen Elkartean eragin dituen desadostasunez hitz egin dugu Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariarekin.
Tellituk ezinbestekotzat jo du ikastetxe bakoitzetik besterako fluxua “orekatua” izatea, eta salatu du hainbat ikastolatan fluxu hori “desorekatua” izan dela. Hori horrela, dio oreka hori bermatu egin behar dela, eta Eusko Jaurlaritzari dei egin dio horretarako neurriak har ditzan. Hori egin ezean, adierazi du ikastolek neurriak hartuko dituztela arlo juridikoan, edota familiei esango dietela desoreka horiek dauden lekuetan bertan gelditzeko.
Tellituk azaldu du Eusko Jaurlaritzari eskatu diotela negoziazio bat abian jar dezala herriz herri edo ikastetxez ikastetxe, helburua izanik oreka hori lortzea. Izan ere, nabarmendu du Legearen hasierako helburua zela ezein ikastetxek kalterik ez izatea, eta hitz egiteko deia egin du: “Uste dugu oraindik ere badagoela tartea egoera konponzeko; ez dira kasu gehiegi, eta denen aldetik borondatea baldin badago, kudeatu daitezke”. Zentzu horretan, espero du Eusko Jaurlaritzak hitz egiteko borondatea izatea: “Hezkuntza Sailak aldebakarrez funtzionatu du, eta uste dugu eragile guztiok elkarlanean lan egin behar dugula”.

















