Skip to main content

Madrilgo Diputatuen Kongresuak gehiengo osoz onartu du ganberan hizkuntza koofizialak erabiltzea

Gizartea

Aldeko 180 boto izan dira. PPk eta Voxek hizkuntza koofizialak erabiltzearen aurka aurkeztutako osoko zuzenketak baztertu ditu Kongresuak. EAJk erreformaren testuari aurkeztu dion zuzenketa partziala, aldiz, onartu du Behe Ganberak. Aurrerantzean lege baten idatzizko bertsio guztiek, izan euskaraz, katalanez, galegoz edota gazteleraz, balio juridiko bera izango dute.