Konpartsen aurka egin dute sindikatu polizialek eta esan dute beraiek direla erasotuak
Gizartea
2023, abu. 24 - 07:08
Udaltzaingoaren jazarpen poliziala salatu zuten konpartsakideek asteartean. Aste Nagusian bizi izan diren hainbat pasarte azaldu dituzte: kaleko saltzaileen kontrako jarrerak, euskararen aldeko pankartak kentzea, poliziak konpartsakideei egindako mehatxuak... Adierazpen horien ostean, ELAk, CCOOk, ErNEk eta Esan-ek konpartsen aurka egin dute, eta sindikatuek “babes osoa” eman diote Bilboko Udaltzaingoari.