Konstituzionalak baliogabetu egin du udaletan euskara bakarrik erabiltzea ahalbidetzen duen udal legea
Gizartea
2023, uzt. 06 - 15:07
Konstituzionalak uste du Udal LEgearen 6.2 artikuluak urratu egiten duela konstituzioa. Hizkuntza ofizialak nola erabili arautzen du artikulu horrek. Eusko Jaurlaritzak argudiatu zuen legez ez dela konstituzioaren kontrakoa, ez duelako euskara “gaztelaniaren gainetik” jartzen.
Sententziaren arabera, ordea, hizkuntza eskubideen kontrakoa da, “era bidegabean” mugatzen direlako. Dena den, erabakia ez da aho batez hartu. Bi kidek kontra bozkatu dute.