Skip to main content

Kontseiluak euskararen erabileran jauzi egiteko “arazo nabarmenak” nabarmendu ditu

Gizartea

2023, api. 05 - 05:04
Azken asteotan argitaratutako inkesta soziolinguistikoen emaitzak aztertu ditu Euskalgintzaren Kontseiluak. Kontseiluaren iritziz, ezagutzan aurrera egin izana “poztekoa” da, baina erabilerara jauzi egiteko “arazoak nabarmenak” dira. Era berean, jauzi horretan hezkuntza sistemak belaunaldi berriei euskaraz jabetzea bermatzeko behar diren baliabideak jartzea eta sistemak garatzea ezinbestekoa dela berretsi dute.

Bestalde, migrazio joeren ondorioz ailegatutako euskal herritar berriei ere euskaraz jabetzeko eskubidea bermatzea eta baliabideak eskaintzea funtsezkoa dela adierazi dute.
Hamaika Telebista