Koronabirusaren joerak onera egiten jarraitzen du EAEn
Gizartea
2020, aza. 24 - 13:11
Gabonetarako hilabete falta denean, Espainiako Gobernuak sei lagunetik gorako talderik ez elkartzeko gomendatu du. Euskal Autonomia Erkidegora begira, koronabirusaren joerak onera egiten jarraitzen badu ere, azken 24 orduetan 610 positibo berri atzeman dira, 9.676 test diagnostiko egin ostean. Lurraldeka aztertuz: 87 Araban, 285 Bizkaian eta 235 Gipuzkoan. Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDa duten 58 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta gaitz horren ondorioz, 140 pertsona ZIUn daude.