“Euskararen Herri Harroaren parte sentiarazteko gonbita” luzatu die ehunka eragileri Korrikak
Gizartea
Ane Garitaonandia
2024, mar. 07 - 08:03
10 egun eta 11 gauez ibiliko da Korrika lekukoa eskuz esku, euskararen aldarria Euskal Herriko bazter guztietara zabaltzen, Baionara heldu arte, martxoaren 24an. Mugarria ospatu eta egitasmoari ongi etorria emateko, aurkezpen soziala izan da Bilbon. “Korrikak aukera bikaina ematen digu herri pultsua aktibatzeko, aldarri tinko bat egiteko, pauso gehiago ematen daitezen, herri gogoari erantzunez” adierazi du Ane Elordi Korrikako arduradunak.

















