Skip to main content

Korrikan parte hartzeak efektu psikologiko positiboak dituela egiaztatu dute EHUn

Gizartea

2023, Maiatza 18 - 06:05
EHUko Gizarte Psikologiako Kultura, Kognizioa eta Emozioa ikertzaile taldeak egiaztatu du “ekimena positiboa dela gizarte ongizatean eta ahalduntze kolektiboan”. Haien arabera, Korrikako parte hartzaileek “ongizatearen adierazle maila handiagoak” erakusten dituzte Korrikan parte hartu ondoren, aurretik baino.

Emile Durkheim soziologo aitzindariaren teoria bat baieztatu ahal izan dute ikertzaileek. Soziologoak idatzi zuen erritu kolektiboak “funtsezkoak”” direla gizarte baten kohesioa eta osasun bermatzeko.
Hamaika Telebista