Kultur izpiek argituko dute aurtengo Kilometroak ospatu arteko bidea
Gizartea
Xabi Ealo
2024, ots. 16 - 08:02
Kultur Izpiak izeneko egitaraua aurkeztu dute hemendik eta irailera bitarterako. Hainbat ekintza antolatu dituzte Kilometroak 2024aren bueltan "helburu handidun ekintza xumeak" izango direla hitzeman dute. Urriarean 6an ospatuko da laugarrenez Azpeitian Kilometroak jaia, Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia. Azpeitiko Ikasberri ikastolak dauka antolatzeko ardura.

















