Kultura aniztasunaz gozatzeko, 11 Kolore jaialdiaren IX. edizioa egingo da Errenterian
Gizartea
2024, Maiatza 14 - 13:05
Urtero bezala, Errenteriako Udalak maiatzak 21eko Kultura Aniztasunaren Nazioarteko Eguna ospatuko du, Errenterian 11 Kolore jaialdiaren bitartez. Aurtengo egitarauak herritar guztiei zuzendutako jarduerak eskainiko ditu, maiatzaren 15etik 29ra, udalerriko kultura aniztasunaz gozatzeko: kulturarteko topaketak, gastronomia, dantzak, musika, haurrei zuzenduriko ekintzak eta beste jarduera asko. Aukera ugari migrazioaz, arrazakeriaz eta hizkuntzaz gogoeta egiteko, oro har; baina baita, aldi berean, kulturek eta aniztasunak dakarten aberastasunaz gozatzeko, eta hartara, dituzten balio positiboak sustatu eta kulturarteko guneak sortzeko.