La Pauk anbulantzia zerbitzua emateari utziko dio azaroaren 25etik aurrera
Gizartea
2024, aza. 20 - 18:11
‘Sanir’ eta ‘Ambulancias Baztan Bidasoa’ enpresak arduratuko dira Bizkaiko anbulantzia zerbitzuaz. Bi enpresen artean sortutako elkarteak ‘Bizkanb’ izena hartuko du. Araban, berriz, ‘Ambulancias Gipuzkoa’ enpresa kontratatu du Jaurlaritzak. ‘Araba Anbulantzia’ marka erabiliko du, kasu horretan, enpresak. Osasun Sailak presazko prozeduraren bidez kontratu ditu enpresak, uneoro anbulantzia zerbitzua bermatzeko. Etorkizunean, lizitazioa atera eta anbulantziez arduratuko diren behin betiko enpresak hautatuko dituzte.