La Pauk Osakidetzari zerbitzua emateari utziko dio azaroaren 30ean
Gizartea
2024, urr. 22 - 20:10
Osasun Saileko ordezkariak astearte honetan Grup La Pau taldeko arduradunekin bildu dira.La Pau enpresa kataluniarra ez du jarraituko Bizkaiko eta Arabako anbulantzia-zerbitzua kudeatzen. Hala baieztatu du Osasun Sailak ohar baten bidez. Lan-arloko polemika eta salaketa zerrenda luze baten ondoren hartu dute erabakia.