LAB eta ELA sindikatuek deituta greba egin dute Gipuzkoako helduen egoitzetan
Gizartea
Ane Urkola
2020, abe. 10 - 13:12
LAB eta ELA sindikatuek grebaren lehenengo eguna hasi dute Gipuzkoako adinekoen egoitzetan. Urteak daramatzate sektoreko errealitatea zein den salatzen, baina, erakunde eta enpresen jarrera ikusita, LABek adierazi du gatazka langile, egoiliar eta horien senideena soilik dela dirudiela, eta horrek ez lukeela horrela izan beharko. Gaineratu du, egoera jasangaitz honek jendarte guztiari eragiten diola.