Skip to main content

LABek esklusibotasuna kentzeko asmotan atzera egin dezala eskatu dio Foru Gobernuari

Gizartea

Sandra Urra

2023, ots. 08 - 13:02
Esklusibotasun osagarria kobratu arren klinika pribatu batean ere lan egiten duen osasun publikoko profesional baten lehenbiziko kasu monitorizatua izan daitekeena argitaratu dute gaur Gara eta Diario de Noticias egunkariek. Horren harira, LABek agerraldia egin du Iruñeko bere egoitzan esplikatzeko sindikatu honek berak egin duen salaketa eta Nafarroako Gobernuari eskatzeko ikuskapen orokor eta sakona egin dezala, balizko iruzur normalizatu baten aitzinean egon baikaitezke.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista