Skip to main content

LABek Nafarroako Gobernuari eskatu dio gomazko piloten erabilera debeka dezala

Gizartea

Leire Martinez

2023, mar. 13 - 10:03

Hamar urteko borroka judizialaren ondoren, espainiar Auzitegi Nazionaleko Asministrazioarekiko Auzien Salak erantzule ekonomiko gisa kondenatu du Espainiako Estatua. Epai horrek aitortu du Iruñean Espainiako Polizia batek jaurtitako gomazko pilota batengatik galdu zuela Aingeru Zudairek eskuin begiko ikusmena. Epai horretara iristeko Aingeruk prozesu "gogorra" eta "luzea" egin behar izan du. Nahiz eta epaian tiroaren egilea bera ez den kondenatua izan, Zudaire oso hunkitua azaldu da Atarrabiako kultur etxean egindako agerraldian.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista