Skip to main content

LABek salatu du EHUko ordezkapen politika berriak irakasleen lan-baldintzak okertzen dituela

Gizartea

2023, uzt. 12 - 15:07
Sindikatuak uste du EHUko zuzendaritzak “bere erara” interpretatu duela LOSU legea. Politika berriarekin, irakasle-ikertzaileen ordezkoek lanaldi partzialak izango dituzte. LABek ordezkapen guztiak lanaldi osoko kontratuekin betetzeko eskatu du. Gainera, ordezkoei soldata osoaren %34,29 ordainduko zaiela adierazi du. Egoera aldatu ezean, mobilizazio kanpaina bat martxan jarriko dutela adierazi du.
Hamaika Telebista