Skip to main content

Labirintoarekin Olarizuko zelaiak merkantilizatuko direla salatu du SOS Olarizu plataformak

Gizartea

Mikel Lopez de Ciordia

2024, Maiatza 16 - 10:05
Olarizun eraikitzen hasi den landare-labirintoarekin Gasteizko Udalak espazio natural bat merkantilizatu nahi duela salatu du SOS Olarizu plataformak. Kaleratutako ohar baten bitartez, hiritarrena zen espazio bat turismora bideratu nahi izatea kritikatu dute, Gasteizko eraztun berdearen kontrako erasoa dela adieraziz. Landare-labirintoa interes turistiko eta ekonomikoengatik eraikiko dela aipatu dute ere, inguruaren birgaitze ekologikoarekin zerikusirik ez duela salatuz.
Hamaika Telebista