Lagako hondartzako dunan egindako “txikizioa” salatu du Lagaren Aldeko Herri Plataformak
Gizartea
2025, urt. 23 - 14:01
Iragan azaroan Lagako hondartza garbitzeko eta duna-sistema berreskuratzeko lanak hasi zituzten. Bertako bizilagunek lan hauekiko desadostasuna adierazi eta elkarretaratze jendetsua egin zuten hondartzan. Orain, lanak hasita, dunaren “hondamena” eta “estropizioa” salatu ditu Lagaren Aldeko Herri Plataformak. Azaroan Foru Aldundiak iragarri zuen proba pilotu bati ekin ziola, besteak beste, Laida eta Lagako hareatzetan, substantzia antropikoak kentzeko eskuz. Argi utzi zuten, lan horiek eskuz egingo zirela, eta ez hondeamakin baten bidez, Lagan ikus daitekeen bezala. Testuinguru horretan, eman ez diren azalpenak emateko eskatu dute herri plataformatik, ingurumenaren gainean eragina duten proiektu guztiek “azalpena behar dutela”, herritarren parte-hartzea eta gizartearen adostasuna bermatuta.