Lagundu Euskadik Behar Bereziak dituzten ikasleen eskubideak bermatzeko baliabideak eskatu ditu
Gizartea
2023, abe. 20 - 12:12
Lagundu Euskadi elkarteak, Hezkuntzarako Behar Bereziak dituzten ikasleen gurasoak osatzen dutena, beraien seme-alabentzako zuzentzen diren laguntzak handitzea aldarrikatu dute gaurkoan. Eusko legebiltzarraren aurrean egindako elkarretaratze batean salatu dutenez, azken 10 urteetan Behar Bereziak dituzten ikasle kopurua %68a handitu bada ere, beraiei laguntzeko zuzentzen diren errekurtsoak murriztu egin dira.