Laguntza gehiago bidali dute Euskal Herritik Valentziara
Gizartea
2024, aza. 05 - 10:11
Eusko Jaurlaritzak, aldundiek eta Eudelek euskal herritarrei eskatu diete Valentzian uholdeek kaltetutako pertsonekiko elkartasuna “modu antolatuan”, eta une honetan, diru-ekarpenen bidez egin dadila. Larrialdietako zerbitzuetako, suhiltzaileetako, DYAko eta Gurutze Gorriko 80 pertsona inguru lanean ari direla nabarmendu dute.
Horrez gain, hamaika ekimen daude martxan Euskal Herri osoan. Oinarrizko ondasunak biltzeko puntuak zabaldu dituzte herri ugaritan.
Ofizialki 215 dira hildakoak eta ez dago jakiterik zenbat pertsona dauden desagertuta. Leku askotan ura eta lokatza kentzen ari dira oraindik eta kalte materialak kalkulaezinak dira.