Lakuak berriro lizitatuko ditu Bizkaiko eta Arabako anbulantziak
Gizartea
Irene Garitagoitia Beitia
2024, urr. 21 - 17:10
Jaurlaritzak Bizkaiko eta Arabako anbulantziak kudeatzeko lizitazio berria aterako du. Hala azaldu du Lorea Bilbao, Administrazio eta Finantzaketa sailburuordeak, astelehen honetan Eusko Legebiltzarrean. Gaur egun La Pau enpresak kudeatzen ditu bi lurraldeetako programatutako eta larrialdietarako anbulantziak. Sailburuordeak aitortu duenez zerbitzuaren egoerak “okerrera” egin du. Azkenaldian, anbulantzia gabezia nahiko izan dituztela eta zerbitzu batzuk eman gabe utzi dituztela onartu du Bilbaok.

