Lan eta Enplegu Sailak 300.000 euroko zigor ekonomikoa ezarri dio Verterri
Gizartea
2022, urr. 11 - 14:10
EAEko Aldizkari Ofizialean argitaratu zuten atzo; Angel Lapuentek, Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendaria, ezarri dio zigorra Verter Recycling 2002 SM enpresari. 2020ko otsailean amildu zen Zaldibarko zabortegia, eta luiziak azpian harrapatu zituen Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze langileak. Lan eta Enplegu Sailak leporatu dio “laneko arriskuen prebentzioaren alorrean arau hauste oso larriak” egitea.
Bizkaiko Lan eta Gizarte Segurantzako Inspekzioak iazko irailaren 13an egin zuen arau-hauste akta, eta ebazpena aurtengo martxoaren 1ean iritsi zen; apirilaren 11n bihurtu zen behin betiko, haren aurkako helegiterik aurkeztu ez zutelako.
Zigorraz gain, Jaurlaritzak urrian iragarri zuen 28,7 milioi euro eskatu zizkiola enpresari, hondamendiaren ostean egin behar izan ziren lanengatik.