Lankidetza-hitzarmena sinatu dute Euskaltzaindiak eta Espainiako Diputatuen Kongresuak
Gizartea
2024, abe. 04 - 09:12
Euskararen Egunean, lankidetza hitzarmena sinatu dute Espainiako Diputatuen Kongresuak eta Euskaltzaindiak.
Hitzarmenari esker, euskarari buruzko prestakuntza, jakintza eta zabalkundea sustatzeko ekimenak egingo dira, bereziki hizkera juridikoaren arloan. Andres Urrutia euskaltzainburuak adierazi duenez, “lehen urrats honek euskararen normalizazioan eta araugintzan mugarri garrantzitsuak ezartzen jarraitzeko aukera ematen du”. Akademiaren egoitzan izan da ekitaldia, Bilbon, Euskararen Egunean, eta bertan izan dira Francina Armengol Diputatuen Kongresuko presidentea eta Urrutia, Akademiaren zuzendaritzako kideekin batera.