‘Larhun-E’ mendia zaintzeko mugaz gaindiko lankidetza proiektua aurkeztu dute
Gizartea
Ane Garitaonandia
2023, mar. 15 - 04:03
Larrun mugaren eta Euskal Herriaren sinboloa da, Sara, Urruña, Azkaine eta Beraren magala. Aurkeztutako egitasmoak trena du abiapuntu, baina mendi osoaz eginen dute gogoeta, eta dena zaindu, tontorretik hasita. Bisitarientzat ibilbide zirkularrak eta eskaintza bat izango ditu proiektuak.
Lehendabiziko fasean daude, ikerketan eta diagnostikoan. Lehen kalkuluen arabera, proiektu orokorra 2,6 milioi eurokoa da. Helburua da paraje natural hori lurralde-garapen iraunkorreko ardatz bihurtzea, mugaren bi aldeetan.