Larrialdi planak jarri dituzte martxan euritearen ondorioei aurre egiteko
Gizartea
2024, ots. 27 - 11:02
Euria erruz ari du Euskal Herrian. Erakundeak neurriak hartzen ari dira, uholde arriskua baitago. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri du. Metro koadroko 80-40 litro euri pilatu daitezkeela ohartarazi dute, eta arazoak eragin ditzakeela horrek. Arabako urtegietan, besteak beste, neurriak hartzen hasi dira. Nafarroako Babes Zibilerako eta Larrialdietarako Zerbitzuak ere larrialdietarako plan berezia ezarri du, uholdeak egon daitezkeelakoan. Meteorologoen iragarpenen arabera, 100-120 litro ere pilatu ahal izango dira zenbait tokitan.