Skip to main content

Lasterbidean egin zen larunbatean, euskal presoen aldeko bederatzigarren lasterketa

Gizartea

Oihane Alonso

2023, eka. 05 - 17:06
Duela hamar urte antolatu zuten lehen aldiz Lasterbidean. Aurten Villabona-Amasan egin dute egitasmoa. Lasterketaz gain, 600 bat kiderentzako herri bazkaria antolatu zuten, eta arratsaldean eskaintza zabala egon zen: haurren txokoa, elektrotxaranga, pilotariak eta kontzertuak.

Lasterketaren sari banaketaren ondoren, Etxerateko kideak igo ziren oholtzara. Orain arte egindako bidea txalotu eta preso guztiak etxean izan arte lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi zuten.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista