Lau gizon atxilotu dituzte pasa den ostegunetik Gasteizen, indarkeria matxista kasuengatik
Gizartea
Lau gizon atxilotu dituzte Gasteizen pasa den ostegunetik igandera bitartean. Lau gizonei, genero indarkeriarekin lotutako delituak egotzi dizkio poliziak. Batetik, pasaden ostegunean Guardia Zibilak gizon bat atxilotu zuen sexu erasoa egotzita. Azaldu dutenez, erasoa Trebiñuko Konderriko herri batean gertatu omen zen, eta horregatik, Miranda Ebroko epaile batek eman zuen erasotzailea atxilotzeko agindua.
Bestetik, ostiralean 34 urteko gizon bat atxilotua izan zen indarkeria matxistagatik. Zehazki, mehatxu larriak, jazarpena, irainak, hertsapenak eta ohiko indarkeria psikikoa delituak egotzi dizkiote.
Hirugarrenik, larunbatean 38 urteko gizon bat atxilotua izan zen bere pisukideari sexu erasoa egiteagatik. Poliziak jakinarazi duenez, Zaramaga auzoan kokatuta dagoen bizilekura hurbildu ziren eta bertan, biktimarekin, hainbat lekukoekin eta erasotzailearekin hitz egin zuten, ondoren, azken hau atxilo hartu zuten.
Azkenik, igande goizaldean 23 urteko gazte bat atxilotu zuten bikotekideari erasotzeagatik Gasteizko El Pilar auzoan. Gainera, aditzera eman dutenez, ustezko erasotzaileak emakumearekin komunikatzea eta harengana hurbiltzea debekatuta zuen.