Skip to main content

Laudio Eskubaloi Taldeak entrenatzaile bat kanporatu du adingabeko bati sexu erasoa egiteagatik

Gizartea

2024, ots. 05 - 17:02

Laudio Eskubaloi Taldeak entrenatzaile bat kanporatu du adingabeko bati sexu erasoa egiteagatik. Taldeak ohar baten bitartez ezagutzera eman duenez, kaleratutako gizonak adingabeko neska baten ipurdia ukitu zuen larunbatean, Laudioko La Granja-ko kiroldegian, partidu bat jokatzen ari zen bitartean. Erasotzailea epaile lanetan ari zen eta, taldeak azaldu duenez, adin txikiko neska bati ipurdikoa eman zion partiduaren atsedenaldian, honen baimenik gabe.

Hamaika Telebista