Skip to main content

Legutioko biztanleak konfinatzeko gomendioa eman dute Goianen emandako sutearen ondorioz

Gizartea

Mikel Lopez de Ciordia

2024, Maiatza 30 - 15:05
Legutio eta inguruko biztanleak etxean konfinatzeko gomendioa eman du Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuak Goiango poligonoan dagoen Reydesa birziklatze-enpresan sortutako sutearen ondorioz. Izan ere, hirugarren mailako hodei toxikoa sortu du istripuak. Ipar-haizea dela eta Gasteizko norabidean mugitu da hodeia, enpresaren kokalekutik oso gertu dagoen Urrunaga atzean utziz.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista