Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

Lehen Mailako Arreta 358 lanposturekin indartuko du Osakidetzak

Gizartea

2024, abe. 13 - 11:12
Osasun sailburu Alberto Martinezek Lehen Mailako Arreta hobetzeko neurriak iragarri ditu. 2025etik 2030era 120 milioi euroko inbertsioak egingo direla jakitera eman du.“Osasun zentro berriak sortzeko eta daudenak hobetzeko”, izango direla azaldu du. Hurrengo urtean amaituko da Lehen Mailako Arretako Estrategiarekin hasitako plantila hazkundearen hedapena. Osakidetzak plantilen dimentsionamenduari buruzko azterlan bat egingo duela ere azaldu du Martinezek. Era horretan zerbitzuak eta unitateak behar bezala betetzen direla bermatu nahi dute.
Hamaika Telebista