Skip to main content

Lehorteak 40.000 hektarea zereal galtzea eragin du Nafarroako hegoaldean

Gizartea

2023, eka. 14 - 06:06
Erriberan gari uztaren %90 galdu da, eta garagar uztaren %75. Orbaibarren, uztaren %70 galdu da, eta Lizarrerrian, %55etik gora. Lur horietatik 9000 inguruk ez daukate asegururik izenpetuta, eta, ondorioz, uztan izandako galeraren %100 nozituko dute.

Lehortea apur bat hobetu da maiatzaren 2an Lehortearen Mahaia Nafarroan bildu zenetik. EHNEko Fermin Gorraizen arabera, kontraste handiko argazkia da oraingoa. Landa Garapeneko Departamentuko ordezkariak oroitarazi du lehortea “egoera dinamikoa” dela.
Hamaika Telebista