39 urteko espetxe-zigorra eskatzen dute 2016an Leioan atxilotu zituzten gazteentzat
Gizartea
2023, ira. 05 - 10:09
2016ko apirilean Leioako campusean protesta egin zuten ikasleen aurka gogor oldartu zen polizia, eta bost grebalari atxilotu zituzten.
Irailaren 27an epaituko dituzte gazteak; guztira 39 kartzela urte eta 45.000 euroko zigorra eskatzen dute akusatuentzat. Desordena publikoa, autoritatearen aurkako atentatua eta lesioak egozten dizkiete.
Egoera horren aurrean, mobilizazioak egingo dituztela iragarri dute. Lehena, Altsasuko jaietan egingo dute, irailaren 16an. 18:00etan izango da, herriko plazan.