Leioako udalak elkarretaratzea egin du, sexu indarkeria adingabeen artean salatzeko
Gizartea
2023, aza. 27 - 13:11
Azaroak 25, Emakumeenganako indarkeria ezabatzeko egunean, Leioako Udalak elkarretaratzea egin du, herriko monolito esanguratzuaren aurrean, sexu indarkeriak adingabeen artean gero eta eragin handiagoa duela salatzeko.
Mugimendu feministak eta adituek horien arrazoiak genero-ikuspegidun kalitatezko sexu-hezkuntzarik ez izatea eta familietan eta eskola-inguruneetan gizarte-balio egokiak transmititu ez izana direla adierazten dute.
Guzti honen eraginez, Leioako Udalak eta zenbait erakundek, harreman afektibo sexualak eta gizon emakumeen arteko berdintasunezko eta indarkeriarik gabeko harremanak lortzeko hainbat ekintza martxan jarriko dituzte.