Skip to main content

Leire Agirrezabala, Orereta Ikastola: “Kilometro egunarekin jarri nahi diogu ginda urte honi”

Gizartea

2023, ira. 28 - 14:09

Leire Agirrezabala Orereta Ikastolako komunikazio arduradunak eman dizkigu igande honetako Kilometroak jaiaren xehetasunak: “Urte luze eta oparoa izan da, eta Kilometro egunarekin jarri nahi diogu ginda urte honi”.
Lau gune eta hiru azpi gune izango dira Oreretan: “Lau gune nagusi izango ditugu, eta lau gune horiek urte guztian zehar landu izan dugun hari berari jarraituz sortu ditugu. Gure herria hainbat urtez oso industriala izan da, faktoria asko izan ditu. Gune horien izenak faktoria horietatik datoz, eta gune horiek faktoria horiek zeuden lekuan jarriko ditugu”. Lau gune horietako hiruk azpigune bat izango dute, elkarren oso ondoan egongo dira, eta hainbat ekitaldi izango dira bertan.
Agirrezabalak nabarmendu du egitarau oparoa antolatu dutela euskara eta euskal kultura ardatz hartuta, eta askotariko eta adin guztiei zuzendutako ekintzak antolatu dituztela: “Musika, eskulanak, tailerrak, ipuin kontalariak, dantza… Jendea animatuko nuke bertaratzera eta egun goxo eta eder bat pasatzera”.

Hamaika Telebista