Lan eskaintza publiko bateko euskara eskakizunak “neurriz kanpokoak” direla ondorioztatu du Justizia Auzitegiak
Gizartea
LEP lan eskaintza publiko bateko euskara eskakizunak “neurriz kanpokoak” direla ondorioztatu du EAEko Justizia Auzitegi NagusiaK. Modu horretan, Bilboko auzitegi batek iaz emandako epaia berretsi du. Nahiz eta epaia finkoa ez izan, Bizkaiko Foru Aldundiak kasazio helegitea aurkeztuko duela adierazi du.
Epaitegiak iaz ebatzi zuen Foru Aldundiaren lan eskaintza publikorako euskara maila “neurriz kanpokoa” zela, “diskriminatzailea” zelako gazteleraz soilik dakitenentzat. Orduan helegitea aurkeztu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak , baina EAEKo Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du.
Azaldu duenez, ez die herritar guztiei lanpostu publikoetara “baldintza berdinetan” sartzeko eskubidea bermatu. Are, eskaraz ez dakiten hautagaiak “gutxietsi” egin dituztela eta euskara maila “gehiegizko pisua” izan duela gaineratu du. Epaitegiaren esanetan, euskaraz jakitea ez da ezinbestekoa euskarazko zerbitzua emateko.
Lan eskaintza publikoa 2021ekoa da eta eskaintzen ziren 77 lanpostuetatik 71rako euskara maila jakin bat eskatzen zen. Bizkaiko Foru Aldundiak ebazpena errespetatzen duela adierazi du ohar bidez, baina bai funtzio publikoaren arloan, bai hizkuntzaren arloan aplikatu beharreko araudia ez dutela behar bezala interpretatzen deitoratu du.