Skip to main content

Lizarrako Sugarra gaztetxeko kideek larunbatean Lizarran mobilizatzeko deia egin dute

Gizartea

2024, eka. 21 - 14:06
Sugarra Gaztetxeko kideek, beste behin, mobilizatzeko deia egin dute Lizarrako Udalak jarri dizkien isunen aurrean salaketa jartzeko. Guztira 20.000 euro baino gehiagoko isunak jaso dituzte. Udalaren mehatxuen aurrean bi eguneko egitaraua prestatu dute. Ostiralean asanblada irekia eta kalejira informatiboa eginen dute. Larunbatean mahai-ingurua eta bazkaria eginen da. Manifestazioa 18.30tan Sugarra Gaztetxetik abiatuko da.
Hamaika Telebista