Lorea Flores, Greenpeace: ‘Gailur afrikarra deitzen zaio eta justizia klimatikoa aurrean egon beharko luke’
Gizartea
Oihane Alonso
2022, aza. 14 - 13:11
COP27 NBE goi-bilera egiten ari dira Egipton. Afrikan egitea keinu bat da hegoalde globaleko herrialdeei. Egipton egiteak, baina, klima ekintzaileak eta giza eskubideen aldekoak haserretu ditu. COP bileretan ez da falta izaten asko kutsatzen duten enpresen eta herrialdeen marketin berdea. Greenwashing edo zuriketa berdea deitzen diote horri, eta, kasu honetan, adierazgarria da Coca-Colaren kasua. Kontraesan guzti horiekin, zer-nolako neurriak har daitezke horrelako goi-bilera batean? Lorea Flores Greenpeace-ko kidearekin jorratu dugu gaia.

















